Irudian ageri den kartel horixe izanen da autengo Baztandarren Biltzarra iragarriko duena. Lehiaketara aurkeztu ziren 27 kartelen artean, epaimahaiak sortzez katalana baina Baztanen bizi den Siscu Simon Riverarena aukeratu zuen, “Gure mundu ttiki xarmantgarria” izenburupean eginiko lana, hain zuzen. 2007ko lehiaketa ere berak irabazi zuen. Egileak 600 euroko saria jasoko du. Epaimahaia kide hauek osatu zuten: Itziar Mena –diseinugile grafikoa eta argazkilaria–, Ana Larruy –Arte Ederretan lizentziatua eta kultur koordinatzailea–, Fernan Gorostidi –artista plastikoa– eta Maite Dendarieta,Anika Arretxea eta Amaia Iturralde –Baztandarren Biltzarra–.