Poker Txapelketa jokatu da lehen aldiz

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 4a

Argazkia: PUENTXOk utzitakoa TTIPI TTAPA

Baztango Poker Texas Hold'em Txapelketa jokatu zen lehen aldiz joan den Aste Santuan Bagordiko Tiro elkartean. Guztira 18 lagun bildu ziren (lau Iruñetik etorri ziren), eta sei laguneko hiru mahai osatu ziren finalaurrekoetan. Bakoitzetik bi sailkatu ziren finalera: Satan lekaroztarra, Moren elizondarra, Iruñeko Antonio eta Xagu, Iruritako Angel eta Elbeteko Iban. Azkenean, Satan suertatu zen txapeldun. Poker Texas Hold'em No Limit modura jokatu zuten, eta partidak 17:00etatik 22:00etara luzatu ziren. Afalondoan ere pokerrean segitu zuten parte-hartzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun