Baztango XI. Ahari Lehiaketa

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 4a

Argazkia: ONDIKOL TTIPI TTAPA

Apirilaren 17an egin zen Elizondon Baztango Udaberriko Feria, eta horren barne, ohi bezala, Ahari Lehiaketa egin zen hamaikagarren aldiz. Mutur gorri zein beltzendako sariak banatu ziren. Mutur beltzetan, lehenbiziko saria Iruritako Gernuxarrea baserriko Miguel Angel Maritorenarentzat izan zen. Santiago Oteiza erratzuarraren kaikua eta 75 euro eraman zituen; bigarren saria –50 euro– Almandozko Etxotoko Norberto Agerrerentzat izan zen eta hirugarren saria –30 euro– Elizondoko Pardioleneko Manuel Bertizentzat. Mutur gorrietan, kaikua eta 75 euroak Beartzungo Berekotxekobordako Encarnacion Oiaregirentzat izan ziren; bigarren saria –50 euro– Iruritako Indako Felixa Uhartek eraman zuen eta hirugarrena –30 euro– Arraiozko Sagrario Urrotzek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun