Kirola egiteko dirulaguntzak

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 29a

Ortzegun honetan, apirilak 30, akitzekoa da Udalak kirol jarduerak egiteko emanen dituen dirulaguntza deialdian izena emateko epea. Eskaerak Arizkunenea Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, 948 581279 telefonora deituta edo cultura@baztan.animsa.es helbidera idatzita. Irabazi asmorik ez duten Baztango kirol taldeek jasoko dute dirulaguntza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun