Nafarroako Gobernuak ikastetxeak zaharberritu eta zabaltzeko iragarri dituen dirulaguntzen barne, Udalak 54.351,98 euro hartuko ditu 83.618,43 euroko aurrekontuari aitzin egiteko.
San Francisco Javier ikastetxeko lanetarako erabiliko da subentzioa. Komunak zaharberritzen 81.677 euroko aurrekontua duen obrak egitekoak dira eta dirulaguntza gastuaren %65ekoa izanen da, 53.090,05 eurokoa, alegia. Ikastetxeko segurtasuna hobetzeko eginen diren lanek 1.941,43 euroko aurrekontua dute eta kasu honetan ere dirulaguntza %65ekoa izanen da, 1.261.93 eurokoa.
Bertzalde, Osasunbideak kontsultategietan obrak egiteko emanen dituen laguntzen artean, 25.000 euro jasoko ditu Udalak Oronoz-Mugairiko kontsultarako. Zaharberritze eta zabaltze lanen lehendabiziko faserako erabiliko da aipatu laguntza.