Elizondoko Berro auzoko Poskonea baserrian Tasubinsak duen lantegian Ate Irekien Eguna izan zuten apirilaren 21ean. Poskonean lanean ari diren 27 langileetatik %90ak ezintasunen bat dauka eta egunero joaten dira lanera edota okupazio terapiaren batera. Bertzeak bertze, Baztango berdeguneak zaintzea, garbitasuna, eraikin eta azpiegituren kontserbazio lanak eta gisako lanak egiten dituzte, Balleko Etxearendako, Gestion Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra enpresarendako, Baztan Hostalarentzat, Elizondo-Lekaroz Instituarendako eta hainbat lantegirendako.