Baztan Eguna eginen dute Mexikon bizi diren baztandarrek ortziralean. Mexikoko hiriburuko Euskal Etxean izanen da besta, eta mezarekin hasiko dute eguna. Eguerdian bazkaria eginen dute, eta ondotik, dantzaldiak, mus txapelketak eta haurrentzako jokuak izanen dira.