Baztango Ordenantzak dituzte aztergai Jorge Oteiza Museoaren Lagunen Elkartearen ekimenez egiten ari diren jardunaldiek. Hiru saio eginen dira guztira, nahiz eta horietako bi eginak diren dagoeneko. Museoan egiten ari dira.
Apirilaren 23an Baztango Ordenantzak atzo eta gaur hitzaldia eskaini zuen Pedro Maria Esartek. Asteazken honetan, berriz, apirilak 29, Ordenantzak: esperientzia eta helburuak gaiari buruzko mahai-ingurua egitekoa zuten, bertzeak bertze, Luis Roldan, Jose Mari Ursuegi eta Juan Mari Alemanek. Azken hitzaldia, berriz, maiatzaren 6an, hurrengo asteazkenean, eginen da. Ordenantzak: historia, legeak eta egokiera izanen ditu hizpide Tomas Urzainkik bere hitzaldian. Aitzinekoak bezala, hau ere 19:00etan hasiko da.
Bertzalde, aipatu, Amaiurko Gaztelua Nafarroako Historian zehar izeneko liburua aurkeztuko duela laster Iñaki Sagredok, Jorge Oteiza Museoaren Lagunen Elkarteak gonbidatuta. Liburua gazteleraz egina da eta martxoan argitaratu zuen Sagredok. Nafarroako Erresumaren konkistari buruzko bertzelako ikuspuntu bat kontatzen da liburuan, 1522ko Amaiurko gudan oinarrituz.