Baztango Agenda 21 Foroa ere lanean ari da. 2007ko martxoan Baztango Iraunkortasunerako Ekintza Plana osatu zen. Ondotik Baztango Udaleko Osoko Bilkuraren oniritzia lortu zuen eta, horrenbestez, kontuan hartu izan da proiektu berriak kudeatzerakoan.
Ekintza Plana
Ekintza Plana dokumentuak Baztan haranak eta herriek iraunkortasunerantz pausoak eman ditzaten datozen urteetan bultzatu behar diren lehentasunezko proiektuak hartzen ditu barne. Bi urte pasatu ondotik emaitzen ebaluaketa egitea beharrezkoa da eta, aldi berean, etorkizunera begira lehentasunezko proiektuak finkatzea ere.
Apirilaren 22an 19:00etan Arizkunenean
Guzti honen berri emateko eta proiektu garrantzitsuenei lehentasunak ezartzeko… Baztango Agenda 21eko Foroaren bilera irekia eginen da asteazken honetan, apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan Arizkunenean.