Baztan eta Ultzamako errugbi jokalariek urtero urtero antolatzen duten gaupasa larunbat honetan, apirilak 18, eginen da, ohi bezala, Larraintzarko frontoian, Ultzaman.21:30ak aldera, zikiro afariari emanen zaio hasiera, eta ondotik, kantu zaharrak eta bertze sorpresak izanen dira. 00:30etik aitzinera gaupasa izanen da Jalisko Band taldearekin eta goizaldera, Lur DJotak ariko dira, Lur dantzalekuaren laguntzarekin. Zikiro jaterako 380 txartel paratu zituzten salgai antolatzaileek, baina erosteko epea, asteartean, apirilak 14, bukatu zen.