16. Korrika: haurren eta gurasoen Korrika

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

TTIPI TTAPA

Oronoz-Mugairitik Belateraino, baztandar aunitzek ongietorria eman zioten 16. Korrikari. Seguru aski Korrikarik jendetsuena izan da aurtengoa, eta batez ere, familiena, gurasoak eta haurrak protagonistak izan baitira lasterketa pasatu den herrietatik. Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain, Elizondo, Gartzain, Irurita, Ziga, Aniz, Berroeta, Almandoz eta Belateko bide zaharretik Ultzama aldera abiatu zen. Batzuk eskolako ordutegian eta gehienak eskolatik aterata parte hartu zuten, arratsalde eguzkitsu eta hotzean. Aipatu, Baztan-Bidasoaldea eskualdean sartu eta atera zen bitartean, Xorroxin irratiaren bidez, aukera izan genuela uneoro Korrikaren pausoak jarraitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun