Lekarozeko aterpean gazte-txartela eskura

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Nafarroako Gaztediaren Institutuak banatzen duen Gazte Txartela Lekarozko aterpean eskura daiteke.

Orain artio, Iruñeko egoitzara joan behar zuten Nafarroako gazteek, baina gazte nafar gehiagorengana hurbiltzeko eta errazteko asmoz, Altsasu eta Lekarozko aterpetan aukera eman dute. Hemendik aitzinera, beraz, beharrezkoa den dokumentazioa eramanez Lekarozen ere egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun