Argirik gabe hainbertze herritan

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Baztangoiza, Elizondo (alde batean),Gartzainen, Zigaurren eta Iruritan argindarrarik gabe egon ziren martxoaren 28an hiru ordu laurden eta ordu eta erdi artean.
Ortotsik ez zegoen egunean, hainbertze lekutan gan zen argia, afaltzeko tenorean. Kaltetuenakostalaritzan ari diren ostatuak eta jatetxeak izan ziren.
Lehenbiziko momentuan, jendeak egun horretan egin zen ordu bateko itzalaldiarekin lotu zuen, ekintza hori leku publikoetan bertzerik ez dela egiten ohartu gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun