Momentuz Nafarroako Gobernuak ezezkoa eman dio Pikotako harrobiari

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Sortuko litzatekeen trafikoa gehiegizkoa izanen litzatekeela adierazi dute

Ingurumen Departamentuan Iruritako Pikota parajean harrobia egiteko aurkeztutako lehenbiziko proiektua gibelerat bota du Nafarroako Gobernuak, osatu gabea egoteagatik. Hala, Pikotako harrobiak sortuko lukeen kamioi trafikoari herriak ezin izanen lioke aurre egin, herritik pasatzen den errepidean arazo larriak sortuko lituzkeelakoz. Horretarako errepide berria beharko litzateke eta Udalak hirigintzako arautegia proiektu berri horretara egokitu beharko luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun