Idazleak eskolan kanpainaren barnean, hainbertze idazle, komikigile eta ipuin kontalari pasa dira Baztango Herrietako Eskoletatik. Horien artean, Pako Aristi idazle eta gidoilaria Almandozko eta Zigako eskoletan egon zen duela gutti. Hondarreko egun hauetan, komunikabide aunitzetan ageri da, berriki argitaratu duen bere azken lanarengatik, haurrek sortutako ipuinekin osaturikoa. Giro polita sortu zen idazle eta ikasleen artean, elkarri galdera-erantzunak egin zizkioten, baina Aristik dioen bezala, «haunditan zer izan nahi duzu?» galderari, inork ez zion erantzun «idazlea izan nahi dut».