Amaiur hirugarren 560 kilokoetan

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Garaipena lortzeko aukera eduki arren, azkenean hirugarren gelditu zen Amaiur Euskadiko Sokatira Txapelketako 560 kilokoen kategorian. Martxoaren 28an jokatu zen azken jardunaldia, eta Abadiñok jantzi zuen txapela. Txapelketako azken saioan, Amaiurrek Abadiño eta Berriozarren kontra galdu zuen, eta Baiona eta Ñapurrak mendean hartu arren, ezin izan zuen hirugarren postua hobetu eta sailkapen nagusian ere hirugarren gelditu zen. 560 kiloko txapelketa bukatuta, denboraldiko goma gaineko lehiaketak ere akitu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun