Euskara bultzatzeko akordioa

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Udalak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskara sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten apirilaren 7an udaletxeko pleno aretoan. Duela sei urte hasi ziren elkarlanean Udala eta Kontseilua, eta hemendik aitzinera ere, bide beretik segitu nahi dute.

Ekitaldian, bertzeak bertze, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak, Virginia Aleman alkateak, Martin Garde euskara zinegotziak, Oianko Garde Euskaraz Bai dinamikaren teknikariak eta Raul Lopez udal teknikariak hartu zuten parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun