Ortziral honetan, apirilak 17, eginen da Udaberriko Feria. Goizean goizetik hainbat ekitaldi izanen dira:
10:00etan Merkatuko Plazan, Azienda Feria.
11:00etan Merkatuko Plazan, erakustaldia: bildots erretzea.
10:00-13:30 Foruen Plazan, bertako produktuen feria.
11:00etan txistulariak.
12:00etan Baztango dantzarien saioa.
12:30ean txalaparta emanaldia.
12:30ean Baztan Zopen dastaketa.
13:30ean sari banaketa Merkatuko Plazan.
17:00-19:00 bertako produktuen feria.
17:00-20:00 dantzaldia.
Ahari lehiaketa
Udaberriko Feriaren barne, ohi bezala, Ahari Lehiaketa eginen da Baztango latxa arrazekin. Aurtengoa XI. edizioa izanen da. Lehiaketara aurkezten diren ahariak 11:00etarako Merkatuko Plazan egon beharko dute, garbitasun egoera onean. Artzain bakoitzak nahi duen adina aurkeztu ahal izanen ditu eta ez da inolako inskripzio kuotarik kobratuko. Sei sari emanen dira, hiru mutur gorriendako eta bertze hiru mutur beltzendako. Bi kasuetan, sariak berdinak izanen da: lehenbiziko saria kaiku bat eta 75 euro; bigarren saria 50 euro eta hirugarren saria 30 euro.
Epaimahaiko lehendakaria Baztango alkatea izanen da (honek ezin badu, Udaleko ordezkari bat). Horrez gain, teknikari, albaitari eta nekazariak ere egonen dira.