Baztan Rugby Taldeak Irlandako talde bati irabazi zion adiskidantzazko partidan

Utzitako argazkiak 2009ko apirilaren 14a

Baztandarrak nagusi izan ziren zelaian eta gero, hirugarren zatia ikaragarria izan zen. TTIPI TTAPA

Baztan Rugby Taldeak duela aste batzuk akitu zuen liga. Aurtengoan ez dute Ohorezko Mailarako Igoera faserako sailkapenik lortu, baina ez dute denboraldia akitutzat eman. Larunbat honetan, Irlandako talde bat inguru honetan bira egiten ari direla aprobetxatuz, adiskidantzazko partida jokatu zuten Lekarozko zelaian. Berrogei bat irlandar etorri ziren, ongi pasatzeko helburuarekin. Honela, Irlandan rugbyak gurean baino tradizio aunitzez zabalagoa duela kontuan hartuz, pentsa zitekeen erraz irabaziko zutela, baina alderantziz gertatu zen. Baztan Rugby Taldeak erakustaldia eman zuen zelai gainean eta ederki irabazi zuten. Hirugarren denboraz, zer erran: ikaragarria izan zen eta bi taldeen artean giro bikaina izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun