Kunsthalek Baztanerako dituen proposamenen erakusketa maiatzera arte zabalik

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 31

Argazkia: Alicia DEL CASTILLO TTIPI TTAPA

Kunsthalen proposamenak Baztango Ballararentzako izenburua duen erakusketa zabalik dago. Joan den urteko otsailetik ekainera, Irungo Kunsthal-Irun Arte Plastikoetako eta diseinuko zentruko ikasleak Baztanen lanean aritu ziren. Batetik, zabor edukiontzien inguruan hausnartu zuten —kamuflajea, balioaniztasuna eta grafismo aplikatuan oinarrituz—. Bertzetik, berriz, Baztanberri plazaren itxura hobetzeko ideiak proposatu zituzten. Egindako lanak erakusgai paratu dituzte orain, herritarrek ikus ditzaten. Martxoaren 13an, egin zuten inaugurazio ekitaldia Udaletxeko Ganbaran eta maiatzaren hasiera bitarte han egonen dira. Horrez gain, egun berean, Udala eta zentroaren artean elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten. Ikasleek aurten bi eremutan egin beharko dute lan: Baztango ikastetxeen kanpoko patioen itxuraren inguruan, eta Elizondon ikastetxeetara joateko dauden bideen seinalizazio eta garapenari buruz. Baztango Udalaren izenean Virginia Aleman alkateak sinatu zuen hitzarmena eta Kunsthal zentroaren izenean Mª Angeles Rubio zuzendariak –argazkian–.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun