Gazte Martxa Amaiurtik abiatuko da

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 31

Lotu independentziara! lelopean eginen dute gazte independentistek Aste Santuan urtero antolatu ohi den ekimena. Apirilaren 10ean, ortzegunarekin, Amaiurtik abiatuko da eta hilaren 12an Donibane Garazin amaituko da. Martxako azken egunean jaialdi berezia izanen da Donibane Garazin, hiru gunetan banatuta. Kontzertuei dagokienez, Kasu, MAK, Def Con Dos, Su Ta Gar, Delorean eta Mouss & Hakim taldeak ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun