Elizondotik Salzburgoko Enpresa Simulatuen Feriara

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

TTIPI TTAPA

Elizondoko BHIko Administrazio eta Finantzetako Goi Heziketako Zikloko ikasleek Salzburgoko (Austria) Enpresa Simulatuen Nazioarteko Ferian parte hartu dute aurten. Ana Arruabarrena (Amaiur), Maite Iriarte (Narbarte), Miriam Salaberri (Elizondo) eta Arantxa Urkaregi (Elgorriaga) ikasleak martxoaren 9an Salzburgon izan ziren Maite Ariztegi irakaslearekin batera. Topaketa honen helburua bikoitza izan da. Batetik, atzerrian merkatal jarduera simulatu bat nola antolatzen den ezagutzea eta bertzetik, Europako bertze ikastetxeekin esperientzia konpartitzea. Aipatu ikasle hauek iaz Bartzelonako Enpresa Simulatuen Ferian izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun