Uztailaren 19ko Baztandarren Biltzarra iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa zabalik dago, eta parte hartu nahi dutenentzako oinarriak ere jakinarazi dituzte: Kartel guztiek Baztandarren Biltzarra 09. Elizondon uztailaren 19an. Eskuarak batzen gaitu testua eduki beharko dute, eta 50x70 zentimetroko neurria. Lehiaketara aurkezteko azken eguna apirilaren 16ko 12:00etan akituko da. Kartelak bi modutan aurkez daitezke: Baztandarren Biltzarra Elkartea, 22, 31.700 Elizondo helbidera bidaliz edo Arizkunenea Kultur Etxean utziz, bulego orduetan. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du.