Partzuergotik jakinarazi dutenez, hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Ibilbideak elkartearekin. Elkarte honek Nafarroako ibilbideen informazioa eskaintzen duen atari bat du eta sinatu berri den akordio horren bitartez, bi aldeen web orriak hartu-emanean egonen dira.