Begoña Durruti margolari baztandarra izanen da Bertizko Partzuergo Turistikoaren proiektu berri baterako irudia diseinatu duena. Martxoaren 12an jakinarazi zuen Partzuergoak marrazki lehiaketako irabazlearen izena. Bortz laguneko epaimahaiak, halere, aitzineko egunean hartu zuen erabakia. Martin Garde Partzuergoko lehendakariak, Andres Etxenike lehendakariordeak, Itziar Aleman Hiruak Bat landa-etxeen Elkarteko ordezkariak, Ana Mari Marin margolariak eta Izaskun Goñi Partzuergoko kudeatzaileak osatu zuten epaimahaia. Lehiaketaren helburua marrazkilari bat aukeratzea zen, Partzuergoak egin behar duen proiektu batentzat. 13 partehartzaileren artean hautatu behar izan zuen epaimahaiak. Parte-hartzaileen maila haundia azpimarratu dute antolatzaileek, bat izan ezik denak profesionalak izan direlako, Arte Ederretan lizenziatuak.