Berroetako III. Asteburu Kulturala eginen da ortziraletik igandera

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Gure Ametsa Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu

Berroetako Gure Ametsa Elkarteak antolatuta asteburu honetan III. Asteburu Kulturala eginen da.

Martxoak 20, ortzileria

16:30ean Osio ipuin kontalaria.
17:30ean txokolatada.
18:30ean Kontsumo arduratsua tailerra Karlos Garaikoetxearen eskutik.
19:30ean 16 urtetik beheitikoendako mus txapelketa. Txapeldunendako Osasuna ikusteko sarrerak.
20:30ean gaztetxoendako afaria.

Martxoak 21, larunbata

10:00etan arbolak txertatzea ikastaroa, Txipeneko baratzan, Iosu Osarekin. Tartean gosaria.
16:00etan helduentzako mus txapelketa. Sariak: bi afari Beolan eta Jauregia esnekien produktuak.
16:00etan helduentzako partxis txapelketa. Sariak: bi zerbitzu oso Jaimerena ileapaindegian.
21:00etan txiste eta kantu afaria.

Martxoak 22, igandea

11:00etan Nafarroako Herri Kirol Jolasetako 4. jardunaldia.
14:00etan bazkaria.
17:00etan Tuku-keta txapelketa. Sariak: Jauregia esnekien produktuak eta BKZren kirol jarduerak.
18:30ean sari banaketa eta Osasunako materialaren zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun