Baztango Bertan Merkatari eta Komertzianteen Elkarteak antolatuta, hirugarren urtez Aukeren Azoka edo Stock Feria eginen da asteburu honetan, martxoaren 7an eta 8an Elizondoko Baztan pilotalekuan. Larunbatean, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak azokak eta igandean, goizeko 11:00etatik 19:00etara. Bertan elkarteak, Nafarroako Gobernuaren, Baztango Udalaren eta Rural Kutxaren laguntza izan du ekitaldia antolatzeko, eta Eskiz Informatika zerbitzuak, Vodafone eta Euskaltel-i esker, Internet-en sartzeko aukera izanen da doan.
19 komertzio
Hirugarren edizio honetan 19 komertziok hartuko dute parte: Azken Muga arropadenda, Fantxike arropadenda, Kiliki, Izeta ordularidenda, Argibel Optika, Ipingi arropadenda, Honesto Lopez iturgintza materialak, Noa lurrindenda eta estetika zentroa, Mari Cruz lentzeria, Burdain bitxidenda, Calzados Virgilio, Kattalingorri, Pottoki, Nafarpress liburudenda, Artesiaga bulego eta papertegia, Mallenea dekorazioa, Malkorra, Zagua eta Eskiz informatika bera.
Internet doan eta haurrendako tailerrak
Komertzio hauek eskaintzen dutena ikusteko eta erosteko aukera izateaz gain, aipatu bezala, Interneterako konexioa doan izanen da bi egunetan frontoian eta haurrendako tailerrak, taloak eta bertze ezustekoak ere izanen dira.