Urtero bezala datorren ikasturteari begira DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko ikasketen gaineko informazio saioak antolatzeko tenorea ailegatu da horretarako familiekin orientazio saioak eginen dituzte Lekaroz-Elizondo BHIko Lekaroz egoitzan.
Matrikulazio epea martxoaren 23tik 30era
2009/2010 ikasturterako aurrez izena emateko kanpainako epe ofizialak ere jakinak dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketaren kasuan martxoaren 23tik 30era. Hau horrela Ikastetxeko Zuzendaritzak eta Orientazio Departamentuak burutuko diren informazio saioetara etortzeko konbitea luzatu die familia guziei. Lekarozko ikastetxeko ikus entzunezko I (beheko solairua) aretoan eginen dira.
DBHko bilerak
Martxoaren 9an, astelehenean, euskarazko solasaldiak eginen dira, 2009/2010ean DBH 1. maila egin behar dutenentzat 16:00etan, DBH 2. Maila egin behar dutenentzat 17:00etan, DBH 3. maila egin behar dutenentzat 17:30ean eta DBH 4. maila egin behar dutenentzat 18:00etan. Gaztelerazko solasaldiak, berriz asteartean eginen dira, ordutegi berean maila bakoitzarentzat. Kontutan hartu behar da aipatzen den hizkuntza ez dela ikasleek ikasteko aukeratu dutena, baizik eta solasaldia bera zein hizkuntzatan izanen den adierazten duela. Gurasoek erabakitzen dute informazioa nola hartu, euskaraz edo gazteleraz.
Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea
Datorren ikasturtean Batxilergoa, Lanbide Heziketa edo Unibertsitateko ikasketak egiteko asmoa dutenentzat bilera informatiboak ere martxoan izanen dira: martxoaren 11n, asteazkenean eta martxoaren 12an, ortzegunean.