Saharaztan erakundea sortu da

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

Orain arte Baztan-Bidasoa aldeko Saharar herriaren aldeko elkartasun taldea izan dena, Saharaztan izanen da hemendik aitzinera. Joan den astean eskaini zuten prentsaurrekoan hala adierazi zuten ekimenaren bultzatzaileek. Nafarroa osoa hartzen duen ANAS elkartearekin harremanetan daudela aipatu zuten, eta Espainiak Sahara Mauritania eta Marokoren menpe utzi zuenetik, urteetan sufritzen ari den «traizio ikaragarria» salatu zuten. Horri aitzin egiteko ahaleginetan ari direla gogoratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun