Aurre- matrikulazio kanpainaren harira, Lekaroz-Elizondoko Institutuak informazio saioak eginen ditu hurrengo astean. 2009-2010 ikasturtean DBH egitekoa dutenei bideratutako euskarazko informazio bilerak martxoaren 9an eginen dira, eta biharamunean gaztelerazkoak.
DBHko lehen maila egin behar dutenentzat 16:00etan izanen da bilera; DBH 2koentzat 17:00etan; DBH 3koentzat 17:30ean eta DBH 4koentzat 18:00etan. Batxilergoa, Lanbide Heziketa edo Unibertsitateko ikasketak egin behar dituztenentzat, berriz, hilaren 11n eta 12an izanen dira solasaldiak .