Oronoz-Mugairiko etengabeko arreta zentroa ez ixteko

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

Herrietako alkateek lehendabizi, eta gero Batzar Nagusiak. Baina denek azaldu dute publikoki Oronoz-Mugairiko etengabeko arreta zentroa ixtearen kontra daudela. Horixe bera onartu zuen Batzar Nagusiak otsailaren 19an egindako bilkuran, aho batez gainera. Horrez gain, Maria Kutz Osasun kontseilariarekin bilera egiteko ere eskatu zuten. Lehenago ere bueltaka ibili ondotik, Osasunbideak otsailean jakinarazi zuen larrialdietarako zentroa hilabete hasieran itxiko zuela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun