Lekarozko kaputxinoen Kolegioa botatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

Elizaren eta Bidelagun eta Ikasle Ohien elkarteen instalazioak ez ezik, dena eraitsiko dute

Lekarozko Kolegioaren inguruan Nafarroako Gobernuak eta Udalak 2003az geroztik izan dituzten tira-birei akabaila emanen zaiela dirudi. Astelehen honetan, martxoak 2, Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak, Udalak eta Nafarroako Gobernuak akordioa sinatzekoa zuten hemendik aitzinerakoa adosteko.

Egoitzaren etorkizuna zein izanen den erabakitzeko eztabaidan ibili dira hondarreko urte hauetan. Aditu diren proposamen guztien artean, azkenean, badirudi Kultur Etxea eta Nafarroako Gobernuak bultzatu duen hizkuntzen murgiltze zentroa aterako direla aitzinera, bertzeak bertze.

Gobernuko arkitektu eta teknikoek egoitza aztertu ondotik, irtenbiderik onena botatzea izanen dela ohartarazi zuten, egoera kaskarrean dagoelako. Hala, ia dena botako dute, eliza eta Lekarozko Ikasle Ohien eta Bidelagun elkarteek duten eraikina izan ezik. Bertzalde, aipatu, Lekarozko obrak finantzatzeko 12 milioi euro bideratuko direla, eta hori Nafarroa 2012 Plana izenekoan onartua dagoela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun