Jorge Oteiza Museo Etnografikoaren Lagunen Elkarteak Baztan osorako Gaztediaren Etxea sortzeko kanpainari ekin dio. Otsailaren 26an eman zuten ekimenaren berri Ana Mari Marin margolariak eta Lander Santamaria kazetariak eta 2010. urte hasierarako martxan jarri nahi lukete. 100.000 euroko aurrekontua dauka egitasmoak eta Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, Zuk erabaki programan sartua dute. Baztanen dagoen eskasia ikusirik, 10 eta 18 urte artekoei kultur jarduerak, gizarte formakuntza, hezkuntza eta aisialdirako eta harremanetarako lekua eskaini nahi diete.