Otsailaren 16an su hartu zuen berez Arizkungo egiten duen Arrokiak eta horren ondorioz zauritu zen 36 urteko gizonezkoa erredurekin Iruñeko Ospitalera eraman behar izan zuten. Arrokia Eskiz harrobiaren inguruan dago, Apaioa auzotik hurbil. Hiru solairu ditu eta itxura batean, sua hirugarrenean hasi zen. Sutearekin, teilatua eta egitura bigarrenera erori ziren eta hemendik lehenbizikora. Lehen solairu hori hondakinez betea gelditu zen. Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak baserrira hurbildu zirenerako, baserria guztiz errea zegoen. Erabat hondatua gelditu zen. Egun berean, baina Gorramendin, hamar bat hektarea erre zituen suteak. Bertzalde, hilaren 17an Zigako Etxezuri parajean ere sutea izan zen.