Arizkungo Arrokia baserria eta 36 urteko bizilagunak erredura ezberdinekin eraman behar izan zuten Iruñeko Ospitalera. Arrokia baserria, Eskiz harrobi inguruan dago, Apaioa auzotik hurbil, Arizkunen, baina bertara ailegatzeko Azpilkuetatik pasatu behar da. Hiru solairu ditu eta, itxura batean, sua hirugarrenean hasi zen, teilatua eta egitura bigarrenera erori zen eta hemendik lehenbizikora. Lehen solairu hori hondakinez betea gelditu zen. Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak baserrira hurbildu zirenerako, ezin izan zuten baserria salbatu. Baserria erabat hondatua gelditu da. Foruzainak, gertakariaren argiketa lanean ari dira orain.


