Elizondoko San Francisco Javier Ikastetxe Publikoko Andrea Lizasoain Uterga ikasleak Iñigo Arista erakundeak antolatutako idazlan eta marrazki lehiaketan saria lortu du bere idazlanarekin. 6. mailan ari da Andrea, eta lehiaketaren XXIX. edizio honetan 150 ikastetxetako 4.000 lan baino gehiagoren artean aukeratu ziren 30etan dago berea.