Gizakundek eguraldi txarrari aurre egin dio

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

Argazkia: Xabi BALLARENA TTIPI TTAPA

Orakunde ailegatu baino lehen, Gizakunde Eguna ospatu zen Erratzun. Aitzineko urteetako ohitura aldatuz, aurten desfilea Gorostapolon hasi zen, Arizkunen saneamendu lanak egiten ari direlako. Eguneko eguraldi kaxkarrari aurre eginez, gazteak Gorostapolon elkartu ziren merienda bat eginez, 18:00ak aldera. Gorostapolotik abiatu baino lehen sagardantza bat dantzatu zuten. Herrirat jeisten hasi zirenean, zizerkorak eta elurrak joaldun, Hartza eta mozorrei bidea argitu zien. Amaiur, Lekaroz, Erratzu eta Elizondoko sagardantzekin aritu ziren. Uhaldean lehenbiziko geldialdia egin zuten. Sidreri, Xumuxu… herriari buelta eman zioten. Gallartako joaldunek ireki zuen desfilea, eta ttunttuneroak, sagardantzariak, mozorroak, Hartza eta zaintzailea eta Berriozarreko Bizkargain fanfarrea ere han izan ziren. Akitzeko herriko plazan Jantzilo epaitu eta erre egin zuten, eta Etxeleberteko Txokoa Elkartean 100 lagunendako afari batekin akitutzat eman zuten kanpoko buelta. Afalondoan, Iñigo eta Julen bertsolari zarauztarrek eta Jon Elizetxe bertsolari gartzaindarrak giroa alaitu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun