Baztan Ikastolakoak Santa Ageda bezperan

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 16a

TTIPI TTAPA

Hutsik egin gabe, aurten ere Baztan Ikastolako ikasleak Elizondoko kaleetara atera ziren Santa Ageda bezperan, hilak 4. 11:00etan bildu eta Haur zein Lehen Hezkuntzako ikasleak guztiek elkarrekin egin zuten Jaime Urrutia karrikan urtero egiten duten bidea. Txapela buruan, zapi laukiduna lepoan eta makila eskuan zutela, kantuan aritu ziren Ikastolatik abiatuta. Ttikienak plazatik Ikastolara itzuli ziren, eta nagusienak Zahar Etxeraino joan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun