Elizondoko inauteriak

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 4a, 12:43
TTIPI TTAPA

Dudarik gabe, aurtengo Elizondoko inauterietako nobedadea egun aldaketa izanen da. Berez, inauteriak astelehen eta asteartearekin izaten dira, baina astegunez egiteak jendearen parte-hartzean beherakada nabarmena izan duelako, aurten estreinakoz ortziral eta larunbatean izanen dira.

Herritar gazte talde baten eskaria izan zen eta halaxe eskatu zuten abenduaren 14an egindako Batzarrean. Ilbeltzaren 6an Xabi Torres-ek alkate kargua hartu zuenerako airean zebilen proposamena, baina berak ez du gaizki ikusi aldaketa: “Asteartearekin egiten dena galtzen ari zela-eta, gazte batzuk inauteriak indartzeko lanean hasi ziren, eta gai bat paratu eta denak horren inguruan mozorrotzeko ahalegina egin zen, baina ez da berreskuratu”, dio Torresek. Aldaketak aldaketa, Baztanen astearteak segituko du besta eguna izaten. Aurtengo berrikuntza nola joaten den ikusita, heldu den urtean ikusiko da zer erabakitzen duten elizondarrek.

Egitaraua

OTSAILAK 20 ortzileria
10:00 Mozorroen elkartzea gaztetxe parean, gero puska-biltzera gateko.
14:30 Bazkaria
17:00 Haurren desfilea
19:00 Txokolate-jatea eta mozorro elkartzea, bandak lagundurik.
Ondotik Mozorroen ibiladia musikariekin
22:00 Jantzilo erretzea plazan.
Dantzak eta gaueko luntxa

OTSAILAK 21 launbetia
11:00 Mozorroen elkartzea. Zopa eta ziztor jatea Ikastolako parkean
Ondotik txaranga-poteoa herrien barna Muniartearaino
14:30 Herri-bazkaria Antxitonean. Txartelak salgai ohiko tokietan.
18:00 Mozorroen desfilea txarangak lagundurik

Doneztebe, Elizondo, Lesaka eta Berako inauteriak 09

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun