Lekarozko obrak laster bukatuak

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 3a, 15:42

Lekaroztarrek urteetan jasan duten ur hornidura arazoa laster desagertuko dela dirudi. Ur eskasia saihesteko egiten ari diren obrak duela bi hilabete inguru hasi ziren eta antza, aste pare baten buruan bukatuko dira. Mariezcurrena enpresa ari da lana egiten.

Lekarozko depositura datorren ura Iruritatik dator, hainbat kilometro egin ondotik. Iruritako baserri auzotik abiatuta, Zigaurren beheiti jautsiko da ura eta Irurita herrira ailegatu ondotik Lekaroz­ko depo­situra joanen da.

Xabier Elizalde Lekarozko alkateak Ttipi-Ttapari azaldu dionez, «7.400 metro hodi para­tzen ari dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun