Larunbat honetan eginen da Gizakunde Eguna Arizkun eta Erratzun

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 3a, 15:40

Ohi bezala, besta Arizkunen hasiko da eta handik Erratzura joanen dira

Gain-gainean dugu Gizakunde. Aniz, Be­rroe­­ta eta Orabideko inauteriak pasatu dira eta larun­batean, otsailak 7, Arizkunek eta Erratzuk hartuko dute ospakizunen lekukoa.
Gizakunde Egunean, beti bezala, Arizkunen hasiko da besta, eta Erratzun segituko du gero.

ARIZKUN

- 16:00etan Gamioxarrean meriendatu eta mozorroak jauntzi.
- Ondotik sagardantza desberdinak karriketan barna.
- 18:00etan Erratzurako bidea hartuko dute mozorro txuriek, beltzek, Hartza, hartzainak eta dantzariek musikariekin.

ERRATZU

- 19:30ean herrian barna itzulia eta eskea.
- 21:00etan Jantziloren epaiketa eta ondotik erre eginen da plazan.
- 22:00etan mozorro afaria elkartean.
- Ondotik besta elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun