San Anton Eguna Elizondon eta Erratzun

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 3a, 15:37
TTIPI TTAPA

San Anton Eguna larunbata izaki, baztandar aunitz hurbildu zen urtarrilaren 17an Elizondora. Ohi bezala, egun horretan egin zen Francisco Joa­kin Iriarte Zahar Etxeari laguntzeko zozketa. Lehen saritua 9.130 zenbakiarentzat izan zen, baina momentuan behinik behin ez zen aretzea­ren jaberik atera. Zenbakia Oronoz-Mugairiko Patricia Mariñelarena botikan saldutakoa da. Bigarren zein hirugarren sariak egunean bertan, urtarrilaren 17an, atera ziren. Bigarren saritua, 7.739 zenbakia, Erratzuko Begoña Rekarte izan zen. Zerria jaso zuen erratzuarrak. Hirugarrena, berriz, Doneztebera joan zen –11.396 zenbakia–, eta Txelis Anduezarentzat izan ziren bi bildotsak. Elizondon ez ezik, Erratzun ere egun berezia izaten da San Anton Eguna, batez ere, emakumezkoentzat, eta aurten ere hutsik egin gabe, hainbat emakume elkartu ziren afaltzera –beheko argazkia–.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun