Gaztelak Nafarroa konkistatu zueneko 500. urteurrena beteko da 2012an eta horren harira sortu berri den proiektuak aitzinera segitzen du. Bertzeak bertze, Euskal Herriko udal zein kontzejuak ekimenarekin bat egin dezaten atxikimendu bilketa bat abiatua da. Joan den igandean, bertzalde, Amaiurko gazteluan Nafarroaren independentziaren alde aritu zirenak gogoan, ospakizun eguna izan zuten Amaiurren.