Gurasoendako tailerrak antolatu ditu Lekaroz-Elizondoko Insitutuko Guraso Elkarteak

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 30a, 13:28

Otsailaren 16a baino lehen eman behar da izena

2008-09 ikasturte honetan Lekaroz-Elizondoko Bigarren Hezkuntza Institutuko Guraso Elkarteak, seme-alaben heziketan erlazio afektiboa landuko duen gurasoentzako tailer bat antolatu behar du. Jardunaldiak ondorengo egun hauetan izanen dira: martxoaren 10, 17, 24 eta 31, asteartetan, 17:00etatik 19:00etara. Tailerra ILZ aretoan, institutuan dagoen eraikinean emanen da, aparkalekuko eskuinaldean.

Inork galdu, inork irabazi teknika

Tailer hauen helburuen artean, oinarrizko beharrak aurkeztu eta nola betetzea heziketarekin erlazionaturik dagoen, gatazkaren erresponsabilitate arloak aztertu, “inork galdu-inork irabazi” teknikan sakondu, beldur emozioa eta sobera babestearen ondoriotaz erreflexionatu eta seme-alaben emozio dependentziari buruz erreflexionatzea daude. Tailerrean eduki hauek landuko dira: oinarrizko behar psikologikoak; haserrea, amorrua, erresponsabilitatea eta beldurra; benetazko emozioak eta ordezkoak; adimen emozionala eta seme-alaben autonomia emozionala.

Izen ematea otsailaren 16a baino lehen

Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, zentruko idazkaritzara izen-emate orria eraman behar da otsailaren 16a baino lehen. Guraso Elkartetik ohartarazi dutenez, komenigarria izanen litzateke apuntatzen dena lau saioetara joatea, ez baitira hitzaldi solteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun