Amaiur azpitxapeldun izan da Euskadiko 640 kiloko sokatira txapelketan

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 26a, 09:40

Larunbatean jokatutako saio bakarrean Abadiño nagusitu zen

Abadiño A taldeak irabazi zuen 2009ko goma gaineko Euskadiko Txapelketako lehen txapela, larunbatean, urtarrilaren 24an, bere herrian, Abadiñon jokatutako saioan. Bizkaitarrek gizonezkoen 640 kiloko txapela bereganatu zuten, saioko tiraldi guztiak irabazita. Amaiur izan zen azpitxapeldun, Abadiñoren kontra izan ezik, bertze tiraldi guziak irabazi baitzituen.

Bortz talde lehian

Bortz taldek ekin zioten aurtengo txapelketari, eta saio bakarreko txapelketa jokatu zuten 640 kilokoan. Abadiño A eta B (Bizkaia), Amaiur (Nafarroa), eta, Lapurdiko Uztaritze eta Ñapurrak (Ezpeleta) aritu ziren lehian. Abadiño A-k jokaturiko tiraldi guztiak (zortzi) irabazi eta saioko 12 tantoak bereganatu zituen, neurriz kanpoko nekealdirik hartu gabe. Bigarren postuan, berriz, Amaiur sailkatu zen, Abadiño A-ren aurka galdu arren. Hirugarren posturako gertatu da lehiarik estuena, ligaxkan parra egin baitute Abadiño B-k eta Ñapurrakek; kitarakoan, ordea, Ezpeletako taldea gailendu da.

Gizonezkoen 640 kiloko azken sailkapena

1. Abadiño A (Bizkaia): 5 puntu 2. Amaiur (NAfarroa): 4 puntu 3. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdu): 2,5 puntu 4. Abadiño A (Bizkaia): 2,5 puntu 5. Uztaritze (Lapurdi): pun tu 1

Bigarren saioa Lesakan urtarrilaren 31n

Txapelketako bigarren saioa heldu den larunbatean (urtarrilak 31 jokatuko da, Lesakan. Mutilen 600 kiloko lehen jardunaldia eta emakumezkoen 500 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dira. 600 kilotan, Abadiño, Ñapurrak, Berriozar, Amaiur eta Baiona ariko dira ziur, eta Sokarriren partaidetza zalantzan dago. Emakumezkoei dagokienez, Badaiotz, Girizia eta Beti Gazte ariko dira 500 kilotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun