Elbete da alkaterik gabe segitzen duen Baztango herri bakarra

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Zazpi alkate berrik hartu dute datozen bi urtetarako kargua

Hirugarren saiakera egin beharko dute Elbeten alkatea aukeratzeko. Joan den abenduaren 20an egin ziren 15 herrietako alkateak aukeratzeko hauteskundeak eta lehenbiziko deialdi hartan bederatzi baino ez ziren izan euren ordezkaria hautatu zuten herriak: Aniz, Arizkun, Azpilkueta, Berroeta, Elizondo, Erratzu, Irurita, Lekaroz eta Ziga. Bertze bortzek bigarren deialdian aukeratu zuten alkatea, Amaiur, Almandoz, Gartzain, Arraioz eta Oronoz-Mugairik, alegia. Elbete bakarrik gelditu da ordezkaririk gabe eta hirugarren saiakera egin beharko dute, norbait animatzen den ikusteko. Herrietako alkateak bi urtetik behin aldatzen dira. Baina Elbeteren kasuan, aitzineko aldian ere, hiruzpalau saialdi egin arren, alkaterik gabe gelditu ziren. Jose Antonio Muñoz izan da Elbetek eduki duen azken alkatea. Zazpi alkate berri

Azken hauteskunde hauen ondotik, zenbait herrik alkate berria izanen dute heldu diren bi urteetan. Amaiurren Julian Rekaldek hartu du kargua, Erratzun Juan Jose Bidartek, Arizkunen Juan Cruz Iriartek, Elizondon Xabier Torresek, Gartzainen Jose Luis Elizegik, Arraiozen Sotero Etxandik eta Anizen Asier Maritorenak.

Alkate lanean bertze legealdi batez segitzen dutenen artean, berriz, Azpilkuetako Jon Alkasena, Lekarozko Javier Elizalde, Iruritako Pello Obregozo, Oronoz-Mugairiko Bittor Elizagoien, Zigako Pablo Zenoz, Berroetako Arantxa Zozaia eta Almandozko Luis Roldan daude.

BAZTANGO BATZAR NAGUSIA

Herrietako alkateak bi urtetetarako izendatzen dira. Batzarkideak eta bokalak lau urtetik behin aldatzen da. Udala ere lau urtetik behin.

BAZTANGOIZA
Amaiur-Julian Rekalde
Azpilkueta-Jon Alkasena
Erratzu-Juan Jose Bidart
Arizkun-Juan Cruz Iriarte

ELIZONDO
Elbete-
Elizondo-Xabier Torres
Lekaroz-Javier Elizalde
Gartzain-Jose Luis Elizegi

ERBEREA
Irurita-Pello Obregozo
Arraoiz-Sotero Etxandi
Oronoz-Mugairi-Bittor Elizagoien

BASABURUA
Ziga-Pablo Zenoz
Aniz-Asier Maritorena
Berroeta-Arantxa Zelaia
Almandoz-Luis Roldan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun