Elizondoko Azken Muga arropa-dendarena izan da 2008ko Eguberrietako Baztango erakusleihorik ederrena. Bertan Merkatari eta Komertzianteen Elkarteak abenduan egindako erakusleiho lehiaketan, epaimahaiak Azken Mugarena aukeratu zuen parte hartu zuten 21 komertzioren artean. Bigarren saria Artesiagarentzat izan zen eta hirugarrena Malkorrarentzat.
Bertzalde, Eguberrietako Fideltasun Kanpainako zozketa ere egin zuen urtarrilaren 9an Bertanek. Aldi honetan, 64 bazkidek hartu dute parte, eta sarituak ere bertze horrenbertze izan dira.