Elizondoko inauteriak egunez aldatuak

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Herritar talde baten proposamena onartuz, aurten Elizondoko inauteriak, astelehen eta asteartean izan beharrean, aitzineko astebururat pasatu dira.
Parte-hartzea gero eta ttikiagoa zela-eta,data aldaketa horrekin ospakizunak berpiztea da helburua. Horrela, haurren desfilea ortzileri arratsaldean izanen da eta gazte eta helduen eguna larunbatean. Inauterietako asteartea, Baztanen besta da eta Arizkun eta Erratzu dira, egunak errespetatzen dituzten bakarrak.
Espero dezagun, Elizondoko erabaki honek ez eraginik izatea Baztango besta egutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun