Aurrekontu faltagatik urtebete edo gehiago gibeleratuko dira Irurita-Elizondo saihesbideko obrak

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Errepide berriak sei kilometro izanen lituzke

2009an hastekoa zen Irurita eta Elizondoko saihesbidea urte bat edo urte eta erdi gibeleratuko da. Horrela jakinarazi du Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Horren arrazoia aurrekontu falta omen da. Zati hau 2002-2009ko Nafarroako Errepideen bigarren plan zuzentzailearen barne dago, Iruña eta Lapurdi Belaten barna lotzen dituen sarean kokatua eta Oronoz-Mugairin eta Arraiozen eginak diren saihesbideei segida emanez. Saihesbide berri honek Arraiozetik abiatuz, Irurita, Elizondo eta Elbeteko herriak saihestea du helburu, Elbete gainekoaldean ateraz. Sei kilometro izanen lituzke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun