Etorkinei laguntzetzeko programa abian

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Argazkia: Alicia DEL CASTILLO TTIPI TTAPA

Atzerritarren harrera eta integrazio programak hobetzeko eta guttien duten gizarte taldeei arreta eskaintzeko asmoz, Udalak eta Bidelagun Boluntario Elkarteak elkarlan hitzarmena sinatu zuten azaroaren 27an Udaletxean. Udalak inmigrazioarekin lotutako ekimenak Gizarte Zerbitzuarekin elkarlanean egitea proposatu zion Bidelagun elkarteari eta horretan ari dira orain. Nafarroako Gobernuko Inmigrazio Departamentuari proiektua aurkeztu eta 15.000 euroko dirulaguntza jaso dute. Proiektuak bi zati nagusi ditu: batean, gizarte zerbitzuak sendotzeko eta koordinatzeko lanean ariko dira eta bertzean gizartea sentsibilizatzeko lanean. Arlo honetan, Islamari buruzko jardunaldiak eta zine emanaldiak egin ondotik, Baztango etxeetan banatuko den gida bat egiten ari dira orain. Baztanen 504 atzerritar daude gaur egun, populazio osoaren %6,45a. Horietatik erditsua, 242, Europatik dator, 220 Amerikatik eta 40 Afrikatik. Elizondon daude atzerritar gehienak, hamar bizilagunetik bat kanpotik etorria baita. Baztanen 35 herrialde ezberdinetako atzerritar daude eta 17 hizkuntzatan solasten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun